- Alba García Martín: “Anbizio klimatikorik gabeko Eusko Jaurlaritzaren aurrean, etorkizuna irabazteko alternatiba berdea eraiki nahi dugu”.
Sumar Mugimenduak jardunaldi ekosozialak antolatu ditu ostegun honetan Basaurin, krisi klimatikoa, lurraldearen defentsa eta trantsizio energetikoak Euskadin dituen erronkak aztertzeko. Topaketa Ezker Kultur Gunean izan da, eta erakundeen ordezkariak, mugimendu ekologistak eta ingurumen arloko adituak bildu ditu.
Alba García Martín, Sumar Mugimenduako idazkari nagusiak, eman die hasiera jardunaldiei, eta honako hau azaldu du: “Gaur jardunaldi ekosozial hauek egin ditugu Basaurin, Rosa Martínez Eskubide Sozialen Estatu idazkariarekin, Nieves Terán Ingurumen sailburuorde ohiarekin, mugimendu ekologistarekin eta trantsizio energetikoan adituekin batera”.

Ildo berean, honako hau salatu du:“Anbizio klimatikorik gabeko Eusko Jaurlaritza baten aurrean —lurralde-eredu zaharkitu eta harrapari baten alde egiten jarraitzen duena, Urdaibaiko Guggenheim edo Bilboko aireportuaren handitzea bezalako proiektuekin—, Sumarrek etorkizuna irabazteko alternatiba berdea eraiki nahi du. Hori da gure garaiko erronka: trantsizio ekologikoa aukera bilakatzea hobeto bizitzeko, energia merkatuz eta Euskadin kalitatezko enpleguak sortuz”.
Lehen mahai-inguruan krisi ekosozialaren diagnostikoa egin da, Nieves Terán sailburuorde ohiaren hitzaldiarekin, Euskadiko klima-inpaktuak eta biodibertsitatea ardatz hartuta. Mahaia Alfonsok aurkeztu eta moderatu du.
Ondoren, “Gaurkoa irabazteko erronkak” izeneko mahai-ingurua egin da, Xabier Pombo Ezker Anitza-IUko Ingurumen Sarearen arduradunak moderatuta. Bertan parte hartu dute Stop Guggenheim Urdaibai, Herri Bideak Kate Barik, Goiener, Extinction Rebellion eta Ekologistak Martxan taldeek, eta hainbat gai landu dituzte: Urdaibaiko Guggenheim proiektua, Bilboko aireportuaren handitzea, energia-komunitateen garapena eta herritarren parte-hartzerako mekanismoak, besteak beste.
Hirugarren mahai-inguruan politika ekosozialak izan dira ardatz, eta Rosa Martínez Eskubide Sozialen Estatu idazkariak eta Sumar Mugimenduko Ecosozialismoko idazkariak, baita José Luis Rodríguez Meridiano Institutuko kideak ere, hartu dute parte. Mahai-ingurua Edurne Garcíak moderatu du.