Sumar Mugimenduak salatu nahi du Isabel Díaz Ayusok eta Alderdi Popularreko beste sei presidente autonomikok sustatutako beto onartezina, Imanol Pradales Lehendakariari ekitaldi instituzional batean euskaraz eta katalanez hitz egitea galarazi baitio.
Hizkuntza ofizialak errespetatzea ez da keinu hutsala: eskubideen, hizkuntza-berdintasunaren eta errespetu demokratikoaren kontua da.
PPk euskararekiko, katalanarekiko edo galegoarekiko duen mespretxuak Estatuaren aniztasun kulturala eta linguistikoa ukatzen dituen ikuspegi uniformizatzaile bat erakusten du. Halako betoek, gainera, Estatuaren errealitate plurinazionala eta Euskal Herria nortasun propioa duen subjektu politiko gisa existitzen dela ukatzen dute.
Sumar Mugimenduak nazio anitzeko Estatu bat defendatzen du, non hizkuntza, kultura eta herri guztiak baldintza berdinetan aitortu, errespetatu eta bermatuko diren. Elkarbizitza demokratikoak aniztasun hori zaintzea eskatzen du, ez betoa ezartzea.