Alderditik Lehendakariaren migrazio-diskurtsoaren ikuspegi ekonomizista eta utilitarista kritikatu dute, eta Euskadik “migratzailea seinalatzen eta hautatzen ez duen” harrera-lurraldea izan behar duela defendatu dute.
Sumar Mugimenduak ohartarazi du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak ez duela norabide politikorik, eta azpimarratu du 1.000 milioi euroko ezohiko zorpetzea ez litzatekeela gauzatu behar, Edurne Garcíaren hitzetan, “baldintzarik gabe, bide-orri argirik gabe eta norabiderik gabe”. Alderdiak proposatu du funts horien %60 gutxienez “berrindustrializazio berdera, deskarbonizazio ekonomikora eta berriztagarrien hedapen masibora” bideratzea, betiere “lurralde-justizia eta kontrol publikoa” kontuan hartuta.
Alderdiaren Koordinatzaile Nazionala larunbat honetan bildu da Bilbon. Bilera hasi aurretik, Edurne García, Sumar Mugimenduaren Antolakuntza idazkaria, eta Lander Martínez, Sumarreko komunikazio idazkaria eta Kongresuko diputatua, komunikabideen aurrean agertu dira Eusko Jaurlaritzak onartutako zorpetzearen norabidea eta Lehendakariaren migrazio-diskurtsoa baloratzeko.
Lander Martinezek azaldu du gaurko koordinatzailearen bileran “Euskadiko eredu produktiboaren inguruan” eztabaidatu dutela, eta kritikatu du eztabaida politikoa “gobernukideen arteko tirabiretara” mugatu nahi izatea. “Gaur izan dugu gure koordinadorearen bilera, eta gaur gure eztabaida izan da Euskadiko eredu produktiboaren inguruan. Batzuek izan nahi dute zentratu aste honetako eztabaida gobernu bazkideen arteko eztabaida batean, baina guretzat hori ez da eztabaida. Eztabaida da Lehendakariak izan dituen ekintza eta hitzak hurrengo asteetan. Lehenik eta behin, migrazioaren inguruko hitzak, bai ikuspegi ekonomizista baten aldetik eta baita ere oso gorrotoa sustatu dezaketen hitz batzuk. Eta beste alde batetik izan da zorpetzearen proposamena”, adierazi du.
Zorpetze publikoaren harira, Martinezek zehaztu du: “Eusko Legebiltzarrean 1.000 milioi euro proposatu dira zorpetzerako. Guk hor argi daukagu. Guk babestuko dugu horrelako neurri bat proposamen argiekin eta zuzenbide argi batekin badator. Eta horretarako, guk proposamen bat egin dugu. Uste dugu diru horren % 60a geure industrializazio berdearentzat izan behar dela, geure deskarbonizazioarentzat izan behar dela, eta baita ere energia berriztagarrien zabalpen masiboarentzako izan behar dela, ekitate territorialarekin eta baita elkarrizketan agente guztiekin”.
Amaitzeko, adierazi du: “Guk uste dugu geure etorkizunerako transformazio asko etorriko direla, eta momentu honetan gobernuak ez dituela ideiak transformazio eta eredu ekonomiko. Horregatik, gure proposamenak argi jarri nahi ditugu mahai gainean, aurrera eramateko. Diskurtso argiekin ezin izan dugu gobernu bat non migrazioaren kontrako diskurtsoak egiten diren edo ekonomi produktiboaren inguruko ideiarik ez”.
Bi bozeramaileek aurreratu dutenez, bileran maiatzeko txosten politikoa, “Eredua lehiatzea, etorkizuna irabaztea” izenekoa, aztertzen ari dira. Bertan, Sumar Mugimenduak ekonomia-eraldaketarako estrategia bat planteatzen du, subiranotasun energetikoan, berrindustrializazio berdean, ekitate fiskalean eta politika publikoetan oinarritua, gehiengoaren eta ondasun komunaren zerbitzura.