Alda dezagun euskal politika: Parte hartu Sumar Mugimendua-ko I. Batzar Nazionalean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi asamblea@sumarmugimendua.eus helbidera.
Garai zailak bizi ditugu. Krisi klimatikoa, etxebizitzaren garestitzea, nahi ez den bakardadea edo gorroto-diskurtsoen gorakada dira aurrez aurre dauden erronketako batzuk. Euskadin, gainera, luzaroegi kontatu digute itxaropenak ez duela zentzurik, betikoak gobernatuko dutela, berdin diola zer egiten dugun herri honetan inoiz ez dela aldaketarik izango. Baina zuk eta nik ez diegu sinesten, eta badakigu gero eta gertuago gaudela, azkenik, beste istorio bat kontatzetik: gurea, herri honetako jende xume eta langileak idazten duena; aldaketaren historia.
Baina istorio hori idaztea zurekin bada bakarrik izango da posible. Zurekin ausartagoak gara, indartsuagoak, baliagarriagoak. Badakigu aldaketak lortu ditugun guztietan amankomunean eraikitzera, pentsatzera eta irabazi nahi dugun etorkizunean adimen kolektiboarekin lan egitera ireki garelako izan dela. Eta horregatik pasatzen da zugandik Sumar Mugimenduaren etorkizuna.
Mugimendu politiko inklusibo eta demokratiko bat eraiki nahi dugu, eta zurekin egin nahi dugu, protagonista izan zaitezen. Mugimendu eskuzabala, hitz egin, lagundu, bere akatsetatik ikasi, hazi eta bidezko kausa guztiak defendatuko dituena. Mugimendu bat kaletik udaletara, foru aldundietara eta legebiltzarrera. Mugimendu gazte eta eskarmentuduna, anbizioz, ametsez eta Euskadi aldatzeko errebeldiaz betea. Mugimendu bat zurekin.
Horretarako, gure sorrerako batzarrera goaz. Erronka asko gainditu ditugu ziztu bizian, sustraitu ezinik. Eta zer esan nahi du sustraiak botatzeak? Horrek esan nahi du hiru lurralde historikoetan antolaketa demokratikoa, eraginkorra eta modu orekatuan egituratua artikulatzea; aldaketa politikoa ekarriko duen ziklo berri baterako berrarmatze ideologikoa bultzatzea; eta asmo handiko ibilbide-orri bat diseinatzea eta bultzatzea, 2028an gobernurako bokazioa izango duena eta udal, foru eta nazioetako hauteskundeei begira egongo dena.
Eta zurekin egin nahi dugu. Parte hartu.